XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERGARAKO UDALA

Enplegu dinamizatzaile bat kontratatzeko deialdiaren oinarriak, Udal Batzarreak 1991ko abenduaren 23an onartuak.

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea B sailkapen taldean sartutako enplegu dinamizatzaile plaza lan erregimenean eta derrigorrezko 4. hizkuntz eskakizunarekin lehiaketa-oposizio librea sistema dela medio betetzea da.

2. Lan baldintzak.

Eskuratuko den soldata B taldeko 11. mailari dagokiona izango da, lehenengo sei hilabeteetan, hauek iraganik lanpostuaren baloraziotik ateratako maila aplikatuko zaiolarik.

Lana goiz eta arratsaldeko lanegun zatituan egingo du.

3. Burutu beharreko eginkizunak.

Lanpostuan burutu beharreko eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:

a) Udalerriko lan merkatua eta egoera sozio-ekonomikoaren ezagutza, merkatu horretaz informatuz eta orientatuz.

INEMeko estatistikak aztertzea, langabetuen kolektibo desberdinei dei egitea, beharrezko elkarrizketak egitea, aparteko ardura duten eskatzaileen fitxategia eguneratzea eta enplegu bilatzaileen taldeak eratzea.

b) Foru, autonomi, estatu eta europar erakunde desberdinen enplegu sustaketarako neurri guztiak ezagutzea.

Finantzabideak eta enpresa, sozietate anonimo laboral edo kooperatiba bat eratzeko edota autonomo izateko urratsik garrantzitsuenak.

c) Enpresa ekinbide berrietarako orientabidea eta aholkularitza ematea, haiek martxan jartzen erraztuz eta lagunduz.

d) Lanbide heziketa, zentru laguntzaile eta eskola-tailer berri eta abarren beharrei buruzko azterketa.

e) Enplegu sorkuntza bultzatzea eta sustatzea.

f) Lanpostuaren arian Udal Batzarreak erabakitzen dituen guztiak.

4. Izangaien baldintzak.

a) Nazionalitate espainiarra izatea.

b) Adinez nagusi izatea.

Unibertsitateko erdi mailako titulua edo parekoaren jabe izatea.